ingurunea
Kokalekua ez da dena, baina bada zerbait. Blai Blai Hostelean beharrezko zerbitzu guztiak dituzue eskura patrika ezberdinatara egokitzen diren tabernak, udan egunero irekitzen duen supermerkatua, eta kutxazaina; beti dator ondo eskudirua edukitzea, ezta?
ZARAUTZ ETA SURFA
Zarautz; zabaldura handi bat, bi kilometroko hondartza ikusgarria, Getariako sagu mitikoak osatzen duen horizontea eta olatuak —bertako hondartza euskal surfaren sorleku bihurtu duten olatuak—; horrek guztiak osatzen du Zarautz.
Zarauzko olatuaren ezaugarrien ondorioz, gure hondartzan kategoria goreneko surf-txapelketak egin ohi dira, eta nazioartean izen handia duten surflariak jaio dira gure herrian.
ALABAINA, ZARAUTZ EZ DA SURFA SOILIK
Zarautz itsasora begiratzen duen pasealeku luzea da, pintxo-plater bat da, itsasoaren zarataren babespean atsegin handiz irakurtzea da, edo, klasiko bat, malekoian gauez izozkia jatea.