bizikidetza arauak
Blai Blai aterpea gune lasai eta goxoa izatea da gure helburua. Kontuan izan partekatzeko espazio bat dela eta errespetatu instalazioak eta bertan dauden pertsonak.
- Errespetatu bizilagunak, ez ezazu zaratarik egin aterpearen kanpoaldean, ez utzi surf taulak edo gauzak lorategian.
- 22.00-tatik aurrea isiltasuna gorde geletan. Besteen atsedena errespetatu.
- Zure gauzak armairu eta azpiko kutxatan gorde mesedez.
- Ahal den neurrian txukun mantentzen badugu denok egongo gara gustura.
- Familiarteko aterpetxe txiki bat garen heinean tratu pertsonalizatu bat eskainiko dizugu, gure txoko maiteenak erakusteaz gain...
- Bestalde, ezinezkoa zaigu harrera 24 orduz ematea; horregatik aurrez eskertzen dizugu check in-out ordutegia errespetatzea (14:30h – 22:00) eta berandu iritsi behar bazara aurretik esatea.
- Hosteletik maletak jaso besterik ezin da behin check outa eginda. Komuna eta sukaldea erabiltzea debekatuta dago.
- Aterpea ahalik eta garbien mantentzen saiatzen gara; errespetatu garbiketa orduak (11.30-13.30).
- Dutxak ezin daitezke erabili 22.30-etatik aurrera.
- Debekatuta dago geletan jatea.
- Ezinezkoa da zurea ez den ohea erabiltzea, ez etzateko, ezta gainean zerbait uzteko.
- Gure baimenik gabe ezin duzu gelaz edo ohez aldatu.
- Ordainketa aterpera iristen zaren momentuan egin behar da.
- Erreserba data baino 14 egun lehenago bertan behera uzten bada %50 kobratuko zaizu, egunean bertan edota ez bazara azaltzen %100 ordainduko duzu.
- Sukaldea goizeko 7:00-tatik gaueko 10:00-tara erabili daiteke.
- Mesedez kontutan izan zure janariak ditugun etxe tresnatara egokitu beharko direla.
- Eskuragarri dituzu, frigorifikoa, mikrouhin labea, kafetera, tetera, eta xigorgailua.
- Gogoratu argiak itzaltzen behar ez dituzunean. Aurreztu dezagun energia.
dei gaitzazu erreserbatzeko
esperientzia bikaina eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dizkizugu