1. ORDUTEGIAK
Logela uzteko check-out erregistroa 11:30etan da.
12:00ak baino lehen irten behar baduzu, mesedez irten aurreko egunean jakinarazi harrera-lekuan zer ordutan irtengo zaren.
Sukaldea 8:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Gogoratu gure sukaldeak mikrouhin-labea, kafe-makina, te-makina eta hozkailua dituela; hortaz, zure janariak etxetresna horietara moldatu beharko dira.
Gainerako bezeroei eragozpenik ez sortzeko, dutxak 22:00ak arte erabili ahal izango dira.
Hostelaren eremu komunetan soilik onartuko dira bisitak, eta aldez aurretik establezimenduko arduradunari ohartarazi beharko zaio.
Bidaiari guztien atsedena errazteko, ateak 00:00etan itxiko dira aste barruan eta 01:00etan jai-bezperetan.
2. PORTAERA
Debekatuta dago ordaindutakoa baino ohe gehiago erabiltzea, bai lo egiteko, bai etzateko, bai gauzak uzteko; bestela, beste ohe hori ere ordaindu beharko da.
Guztiz debekatuta dago eraikinaren barruan erretzea.
Debekatuta dago logeletan jatea.
Ez da onartzen edari alkoholdunak edo drogak edukitzea, banatzea eta/edo kontsumitzea.
Debekatuta daude jaiak edo bilerak, aurrez establezimenduko arduradunaren baimenik ez bada.
Bandalismoa delitu larria da. Hosteletik bota ahal izango dugu edozein arau-hauste egiten duen ostalaria.
Logelen barruan edo Hostelaren leku komunetan edozein kalte egiten bada, zuzendaritzak eskubide osoa izango du kalte horiek kreditu-txartelaren bidez kobratzeko.
3. HOSTELAREN MANTENTZEA
Ostatu hartu dutenek arduraz jardun behar dute, logelak eta Hosteleko zona komunak —sukaldea eta gela komuna adibidez— egoki, garbi eta txukun mantentzeko. Erabiltzen dituzten tresna komun guztiak jaso beharko dituzte, eta partekatzen dituzten logelak nolabait ordenan mantendu beharko dituzte.
Argiak eta gainerako aparatu elektrikoak itzalita egon beharko dute erabiltzen ez direnean. Lagun iezaguzu energia aurrezten!
Hosteleko altzariak ezin dira mugitu, aurrez establezimenduko arduradunaren baimenik ez bada.
Jabetzari egiten zaion edozein kalte berehala jakinarazi beharko zaio establezimenduko arduradunari.
4. SEGURTASUNA
Bezero guztiei gomendatzen zaie haien armairuak itxita edukitzea, segurtasun-arrazoiak tarteko.
Gurean ostatu hartu dutenen ardura izango da atea behar bezala ixtea Hosteletik irteten diren guztietan edo Hostelera sartzen diren guztietan. Arreta berezia jarri beharko dute, batik bat, harrera-lekua itxita dagoen ordutegian.
Hosteleko zuzendaritza ez da ondasun pribatuen edozein galeraren erantzule izango. Gomendatzen da baliozko ondasun pertsonal guztiak —telefono mugikorrak, ordenagailu eramangarriak, erlojuak, erreprodukzio-gailuak eta abar— gordetzea eta kontrolatzea.
Debekatuta dago logela aldaketak egitea edo norberarena ez den gela batean lo egitea, aldez aurretik establezimenduko zuzendaritzaren baimena izan gabe.
5. EZEZTATZEAK
Erreserba EZEZTATZEKO AURRETIAZKO ABISUA posta elektroniko bidez egin beharko da nahitaez; ez dira telefonoz egindako ezeztatzeak onartuko.
Iritsiera-data baino 7 egun lehenago, gutxienez, erreserba ezeztatzen baduzu, establezimenduak ez du kargurik egingo.
Erreserba data baino 7 egun lehen, edo bertaratzen ez bazara, erreserbaren %50 kargatuko da.
Egunean bertan kanzelatzen bada edo ez bada agertzen %100 ordainduko da.
Kasu batzuetan aldez aurretik ordainduko da sarrera eguna baino 7 egun lehenago.
6. ARAUAK ETA ARAUDIAK BERRIKUSTEA
Blai Blai Hostel leku lasaia da; bertara ondo pasatzera etortzen da, baina kontuan izan behar dugu beste pertsona batzuekin partekatzen dugula espazioa; hartara, errespetuz jokatu behar da instalazioekin eta bertan dauden gainerako pertsonekin. Ondo pasa, baina utzi besteei ere ondo pasatzen.
Hostelak sarrera ukatzeko eskubidea du, eta baliatu ez diren gauetako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik gabe gainera.
Hostelaren zuzendaritzak arauak eta araudiak berrikusteko eskubidea du, egoki irizten dionean. Zigorra ezarriz gero, arauak ez ezagutzea ez da aitzakia onargarria izango.
7. IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK
Begi onez hartuko dugu edonolako erreklamazio, iradokizun edo kontsulta. Lagundu gaitzazu hobetzen!!!